ONDORIOAK

ERASOKO ERREBOTEAK

- Real Madrid-ek aurkariak baino eraso errebote gehiago hartzen ditu partiduko. Batazbesteko 10,3 eraso errebote hartzen ditu eta aurkariek 7,8.
- 2. aukerako jokaldi gehiago egiten ditu eta honek eragiten du puntu gehiago lortzeko aukera izatea.
-   Guztira 14 puntu sartzen ditu partiduko 2.aukerako jokaldiekin eta aurkariek berriz  11,5 .        Beraz, erasoko erreboteekin bakarrik bere aurkaria baino 2,5 puntu gehiago lortzen ditu partiduko.
 
Honen arrazoiak hurrengoak izan daitezke:

- Hiruko jaurtiketen datuak analizatuz, ikusten da kopuruak nahiko altuak direla (batazbesteko 24 partiduko) eta sartutako hiruko jaurtiketen portzentaia %33-koa da. Beraz, erasoko erreboteak hartzeko aukera nahiko handia dago hiruko jaurtiketen ondoren.
- Pibotak ACB ligako altuenetarikoak dira ( Mejri (2,17m) eta Bouroussis (2,10m) ) , honek eragiten du erreztasun handiagorekin posizio irabaztea zonan. Horrela erraztasun handiagoa izango dute gertu gelditzen diren eraso erreboteak hartzeko.
- Jokalari habil eta azkar asko ditu, luzeko erreboteak oso ondo antzematen dituztenak.

ASISTENTZIAK

- Asistentzien batazbestekoan ez daude ezberdintasun nabarmenik. Real Madrid-ek 17 ematen ditu partiduko eta aurkariek 16,4.
-  Asistentzia ostean sartutako puntu totalen %-an ikusten da nola Real Madrid-ek puntuen 48,1 %  sartzen duela eta aurkariek aldiz, puntuen %49,1 . Honetan ere, ezberdintasunak oso txikiak dira eta ez dute eragin handirik azkenengo emaitzetan.
-  Real Madrid-ek partidu errezak ala zailak dituen arabera, asistenzien kopurua eta asistentzien bitartez lortzen dituen puntu totalaren %-a benetan aldatzen da.
-  Partiduak errezak badira, hau da, markagailuan desberdintasun handiak daudenean; asistenzia kopurua eta asistentzietatik lortutako puntuen portzentaia handia da. Aldiz, partidua berdinduta dagoenean euren portzentai kopurua asko gutxitzen da.

 Arrazoiak hauek izan daitezke:

- Kalitatezko jokalari asko dituzte eta partiduan zailtasunak izanez gero, haien jokaldi indibidualak eragin handia dituzte azkenengo markagailuan. Talde guztiak ez dira horrelako jokamolde egiteko kapazak . Izan behar dituzte kalitate handiko jokalari asko eta hauen konfidantza altua izan behar da presiopean puntu erabakigarriak sartzeko.
- Haien jolakarien kalitatea dela eta beti bi alternatiba ezberdin izango dituzte jokaldiak egiterako unean. Bai kolektiboan oinarrituta bai jokaldi indibidualetan oinarrituta.

ZONAKO DEFENTSAK

- 7 partiduetatik bakarrik 2-tan egon da defentsa zonala. Partiduen  %15 ( Bilbo Basket eta Valencia )
Zonako defentsak gaur egun ez dira asko erabiltzen eta ustekabean harrapatzeko erabiltzen dira. Partiduen dinamika aldatzeko erabiltzen gehienetan.

Hain defentsa zonal gutxi egotearen arrazoiak:

- Zonako defentsa egiterakoan zaila da kanpoaldeko jaurtiketa guztiak ondo defendatzea, eta Madrid-ek osojaurtitzaile onak ditu.
-  Madril-ek bat-bateko defentsan oso intentsoa eta azkarra da, horregatik haiek ez dute asko defendatzen zonan.

Bilbao Basket-en kontrako partiduan egindako defentsa zonalak:

- Bilbao Basket galtzen zihoanean partiduaren dinamika aldatu behar zuen, defentsa zonalarekin probatu zuen, baina emaitza ez zen ona izan. Madrilek berriz, egindako zonak laurden amaieretan edo momentu konkretuetan beste taldea ustekabean harrapatzeko egin zuen, eta lortu ere.

Valentziaren kontrako partiduan egindako defentsa zonalak:

-Partidu berezia zen hainbat arrazoiengatik; Madrilek 6 partidu jolastu zituen 13 egunetan Euroligako playoff-ak zirela eta, orduan nekea nabarmena zen. Madril-ek nekea zela eta defentsa zonala egin zuen batzuetan (defentsa zonalarekin gutxiago mugitzen da teorian), eta Valentziak, bazekien Madrilek ez zuela denborarik partidua taktikoki lantzeko, eta horregatik zerbait berria egin zuten. Valentziak irabazi zuen, eta Madrilen lehenengo porrota izan zen ligan. Beraz esan dezakegu, zonako defentsa influentzia izan zuela; izan ere, bigarren laurdenean , eta partiduko momentu klabea izan zen.Valentziak 14 aldiz defendatu zuen zonan eta horietako 11etan Madrilek ez zuen kanastarik lortu. Laurden horretan partziala 15-28 izan zen Valentziaren alde.

No hay comentarios:

Publicar un comentario