jueves, 1 de mayo de 2014

SARRERA

Ongi etorri Basketball analysis blog-era, plataforma honetan saskibaloiaren analisi orokor bat egin dugu zenbait aldagaien bitartez. Blog-aren goiko atalean ikusgai dituzue orrialde ezberdinak,  bakoitzak blog-aren zati zehatz bati dagokio.

 Kirol hau aukeratzearen  arrazoiak hurrengoak dira :

- Interes pertsonala, izan ere, gure taldean hirurak gara saskibaloi zaleak
- Estatistikak/ Datuak lortzeko aukera eta baliabideak ditugulako
- Partiduak eskuragarri ditugulako sarean ( Bideoak )


 Analisi hau egiteko Real Madrid taldea aukeratu dugu aurten hainbat errekor gainditu dituelako,  oso partidu gutxi galduz . Joko erakargarri eta erakusgarria egiten du partidu gehienetan, eta Europako talde ospetsuenen artean dago. Horrek, askotan telebistan zuzenean ikustea ahalbidetzen digu eta horrekin batera geure lana egiteko aukera ematen digu.

Plataforma honetan aurki ditzakezue  2013-2014 denboraldiko Real Madrid saskibaloi taldearen 7 partiduen analisia:

- Rio Natura Monbus- Real Madrid
- Real Madrid- UCAM Murcia CB
- Bilbao Basket- Real Madrid
- Real Madrid- Herbalife Gran Canaria
- Real Madrid- Cajasol
- Tuenti Movil Estudiantes- Real Madrid
- Real Madrid- Valencia Basket Club

 Analizatu ditugun aldagaiak bai kuantitatiboak bai kualitatiboak izan dira, espero dugu aldagai hauek partiduaren azkenengo emaitzan daukaten erlazioa azaleratu eta horren ondoren, ondorio eta erlazio desberdinak ateratzea.  

- Erasoko erreboteak ( Kuant. )
- Asistentziak ( Kuant.)
- Defentsa zonalak ( Kuant. eta Kual. )







5 comentarios:

  1. Balorazio kualitatiboa.

    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    • Bai, hainbat adierazle ezberdin kontuan hartu dituzte analisia egiterako orduan, adierazle kualitatibo zein kuantitatiboak kontuan izan dituzte. Gainera, beraien analisia egin ostean ondorio argiak zehaztu dituzte.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza?
    • Bibliografian artikulu askotatik informazioa atera dutela adierazten dute, baina blog-ean zehar ez da zehazten zer informazio erabili duten lanean aplikatzeko. Hala ere, errendimendua baldintzatzen dituzten faktoreak azaltzeko, informazio iturri egokiak erabili dituzte.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza?
    • Ondo zehazten dute Easytag programa erabiltzen dutela analisia egiteko eta partiduak ikusteko Orange Arena orrialdetik baliatu direla. Gomendatuko nieke bideoren bat sartzera azalpen batzuk bisualagoak izan daitezen.
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira?
    • Nahiz eta kirolari buruz taldeko baten bat besteak baino gehiago jakin, taldearen kide guztiek lan egokia egin dute eta hirurak lan berdintsua egin dutela ikusi da.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    • Blog-a nahiko landua dagoela ikusten da eta formatoa nahiz eta oso ikusgarria ez izan ondo antolatuta dago. Gomendatuko nieke goiko orrialdeak modu argiagoan kokatzea. Inkesta bat ere gehitu diote blog-ean sartzen diren iritzia jakin dezaten .

    Balorazioa kuantitatiboa: 8/10
    Jokin Arberas Axpe

    ResponderEliminar
  2. Balorazio kualitatiboa:
    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Bai, egindako analisia bat dator proposaturiko errendimendu analisiari, datu interesgarriak atera dituzte. Jokoaren erasoko zein defentsako elementuak aztertu dituzte, eta taldearen alde ahulak eta indartsuak aurkeztu dituzte.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak,
    Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet...).
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?

    Informazioa internetetik atera dute, partiduen behaketa web plataforma batetik egin dute, eta estadistikak ere web orrialde batetik. Nik artikuluetako informazio gehiago gaineratuko nuke analisia aberasgarriagoa suertatzeko.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez
    lortutako informazioa...

    Informazioa jasotzeko internet aparte easytag erabili dutela ikusi da, eta datu interesgarriak atera dituzte. Desberdindu dituzte datu estatistikoak bai defentsa eta eraso artean, eta baita ere partiduko atal desberdinak. Nik bideoak gaineratuko nituzke orrialdeetan erakargarriagoa bihurtzeko.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Taldean eginiko lana izan dela ikusi da, nahiz eta taldeko batzuk beste batzuk baino gehiago kontrolatu gaiaren inguruan.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?

    Orrialde batzuetan letra gehiegi dagoela iruditzen zait, baina ala ere datuen inguruko orrialdeak oso ongi aurkeztuak ikusten ditut. Blog-aren formatoa eta egitura erakargarriagoa izan ahal dela iruditzen zait.

    Balorazio kuantitatiboa: 7,5
    Izen abizenak: Oskar Goikoetxea Martinez

    ResponderEliminar
  3. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Bai, adierazle desberdinak hartu dituzte kontuan analisia egiterako orduan eta adierazle horiek nahiko logikoak ematen dute. Gainera, konparaketa onak eta zentzudunak burutu dituzte, beraz niretzako errendimendu analisia era egoki batean egin izan da.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza?
    Bibliografiari erreparatuz gero ematen du informazio iturria leku ugarietatik hartu izan dutela, ondorioz informazio iturri desberdinak erabili dutela esan dezakegu.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez
    lortutako informazioa...
    Beraiek esandakoaren arabera easytag erabili dute informazioa analizatzeko, eta horretaz gain internetetik aurkitutako estatistikak erabili dute. Ondorioz esan dezakegu informazio hori kalitate maila egokia daukala, eta ez dela izan asmatutako zeozer.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Aurkezpena egiterako orduan nahiko ebidentea izan da guztiak menperatzen zutela gaia, eta ondorioz denon artean burutu dutela kirolaren analisia.
    Egia izan daiteke ere Estebanek interés gehiago azaltzea bere kirola delako, baina horrek ez du esan nahi lana talde-lana izan ez denik.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?
    Blogaren formatoa eta diseinua nahiko erakargarria eta ulertzeko erraza iruditzen zait.
    Hala ere, ez nintzen asko zentratuko blogaren formatoan baizik eta blogak berak daukan informazioan.

    Balorazio kuantitatiboa: 8.5/10

    Izen abizenak: Javier Fernandez Vicario

    ResponderEliminar
  4. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Proposatutako errendimendu analisiari ondo erantzuten dio. Indikatzaile kualitatibo zein kuantitatibo egokiak kirol honetarako. Analisian datu esanguratsuak eta interesgarriak atera dituzte adibidez, analizatutako datuak aurreko urteko datuekin alderatzen dituzte, puntu ahulak eta indartsuak identifikatuz. Horretarako 4 indikatzailetan oinarriturik (asistentziak, erasoko erreboteak, egindako puntu totalak eta jasotako puntu totalak) indikatzaile bakoitzeko ondorio batzuk ateratzen dituzte.

    2. Informazio iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet...). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.

    Adierazleak hautatzerakoan artikulu zientifikoek aipatutakoetan zentratu dira. Orange arena webgunea erabili dute, erregistratu egin dira eta partidu guztiak zeuden eskegita webgunean. Beraz, partiduko datu bilketa egokia burutu dute, web gune honek datu ofizialak ematen baitu. Bestetik easytag programa erabili dute 4 indikatzaile hoien datuak biltzeko aztertutako partidutan.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? Kalitatez lortutako informazioa...

    Orange arena web gunetik jaso dute estatistikak ondoren taulak betez. Informazio iturri zehatza da, estatistikak internetera igotzen baitira partiduko portzentaiak eta estatistikak. Bestalde easytag programa erabilita partiduen behaketa egin dute, ez da guztiz zehatza baina errore portzentai baxua dauka.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Talde lana izan dela argi utzi digute. Biek hartu dute parte azalpenetan, eroso aritu dira eta beraien ezagutza ez da balantzan jarri. Ondorio zehatzagoak edo fidagarriagoak izateko agian aurtengo partidu gehiago analizatu beharko lituzketen ondoren aurreko urteko partidekin konparatzeko.

    5. Formatoa, blogaren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?
    Bolgaren formatoaren aurkezpena egokia da. Hala ere ez dit gehiegizko arreta jartzera erkarri. Honen arrazoia testu luzeak dituela izan daiteke eta pisutsua suertatzen da. Azalpen berdinak baina laburrago jartzea gomendatuko nieke. Bestela, puntuak ondo banatuta daude, antolatuta dago eta igorlearentzako argia dago non bilatu behar duen informazioa gainera testu, bideo, irudi eta taulak batzen ditu blog osoan zehar.

    Balorazio kuantitatiboa:8

    Izen abizenak: Iker Arriolabengoa Amondo

    ResponderEliminar
  5. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Bai, erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari. Aukeratutako adierazleak errendimendua hobetzeko baliozkoak direla uste dut

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak,
    Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet, …).
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?
    Erabilitako dokumentazioa oparoa eta egokia dela iruditzen zait. Hala ere, aipuak erreferentziatzea falta dela uste dut.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako
    informazioa...
    Bai aurreko galderan esan dudan bezala erabilitako informazioa kalitatezkoa da
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Bai talde lana izan da. Aurkezpenean ikusi den bezala biek domintazen zuten gaia eta ez da kontraesanik egon.
    5. Formatua, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?
    Bloga erakargarria iruditzen zait, baina argazki edo bideo gehiago gehitzeak erakargarriagoa eta atseginagoa egingo luke.
    Nota: 8
    Oier Otabarte

    ResponderEliminar