ANALIZATUKO DITUGUN ALDAGAIAK

Gure lanerako aldagai estatistiko eta taktikoak aztertuko ditugu. Alde batetik, Real Madrid taldea analizatuko dugunez ( aurten oso partidu gutxi galdu dituzte) jakin nahi dugu non, zergatik eta nola lortzen dituzten abantailak hainbeste partidu era erraz batean irabazteko. Aldagai estatistikoen esparruan, erasoko erreboteak eta asistentziak aztertuko ditugu eta horrez gain, esparru taktikoan defentsa zonalak.

Erasoko erreboteak aukeratzearen arrazoiak, bigarren aukerak nola aprobetxatzen dituzten esaten digulako eta erasoko errebote kopuruen eta partiduaren amaierako emaitzen arteko erlazioa dagoen edo ez esango digulako. Bestetik, asistentziak aukeratu ditugu, ikusteko taldea era indibidualean edo kolektiboan oinarritzen duen bere jokoa eta asistentzia kopuru eta amaierako markagailuaren arteko erlazioa aztertzeko.


Aldagai taktikoei dagokionez, hauek  ez dira estadistiketan agertzen, baina partiduen momentu jakin batean eragina izan dezakete amaierako markagailuan.Honen barnean, defentsa zonalak aztertzea erabaki dugu, normalean ez direlako askotan erabiltzen eta partiduen tendentzia aldatzeko erabiltzen direlako. Horregatik, jakin nahi dugu defentsa zonalak benetan eragin positiboa edo negatiboa duen amaierako markagailuan.







No hay comentarios:

Publicar un comentario