jueves, 1 de mayo de 2014

SARRERA

Ongi etorri Basketball analysis blog-era, plataforma honetan saskibaloiaren analisi orokor bat egin dugu zenbait aldagaien bitartez. Blog-aren goiko atalean ikusgai dituzue orrialde ezberdinak,  bakoitzak blog-aren zati zehatz bati dagokio.

 Kirol hau aukeratzearen  arrazoiak hurrengoak dira :

- Interes pertsonala, izan ere, gure taldean hirurak gara saskibaloi zaleak
- Estatistikak/ Datuak lortzeko aukera eta baliabideak ditugulako
- Partiduak eskuragarri ditugulako sarean ( Bideoak )


 Analisi hau egiteko Real Madrid taldea aukeratu dugu aurten hainbat errekor gainditu dituelako,  oso partidu gutxi galduz . Joko erakargarri eta erakusgarria egiten du partidu gehienetan, eta Europako talde ospetsuenen artean dago. Horrek, askotan telebistan zuzenean ikustea ahalbidetzen digu eta horrekin batera geure lana egiteko aukera ematen digu.

Plataforma honetan aurki ditzakezue  2013-2014 denboraldiko Real Madrid saskibaloi taldearen 7 partiduen analisia:

- Rio Natura Monbus- Real Madrid
- Real Madrid- UCAM Murcia CB
- Bilbao Basket- Real Madrid
- Real Madrid- Herbalife Gran Canaria
- Real Madrid- Cajasol
- Tuenti Movil Estudiantes- Real Madrid
- Real Madrid- Valencia Basket Club

 Analizatu ditugun aldagaiak bai kuantitatiboak bai kualitatiboak izan dira, espero dugu aldagai hauek partiduaren azkenengo emaitzan daukaten erlazioa azaleratu eta horren ondoren, ondorio eta erlazio desberdinak ateratzea.  

- Erasoko erreboteak ( Kuant. )
- Asistentziak ( Kuant.)
- Defentsa zonalak ( Kuant. eta Kual. )